REGIOSTARS
Jacob@ccess proiektua bigarren geratu zen RegioStars 2019 europar sariketetan
Proiektua finalista izan da “RegioStars Awards” sariketan —mugaz gaindiko lankidetzako proiektu europarrei ematen zaien saria—, «desberdinkeriaren eta pobreziaren kontrako borroka» kategorian. Jacob@ccess proiektuak udalerriak lotu nahi ditu Donejakue bidean barna, Frantzia eta Espainiako mugaz gaindiko ondare historiko eta kultural hori irisgarria egiteko desgaitasun fisiko zein mentalak dituztenentzat, eta bigarren postua eskuratu zuen RegioStars 2019 sariketaren azken fasean; sariketaren gala irailean egin zen Bruselan.
Sarien 2019ko edizioan Europa osoko 199 proiektu aurkeztu ziren, horietako lau INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programakoak. Gaur goizean Bruselan jakitera eman dira finalisten izenak, tartean POCTEFA Programako bi proiektu: Jacob@ccess eta Connect Innovation Bai, «Eraldaketa digitala sustatuz» kategorian.