Proiektua

Jacob@acces-en helburua da desgaitasuna dutenek kultura eta ondarera jotzeko orduan dituzten desabantailak gutxitzea eta haiek gizarteratzen laguntzea.​

Proiektuaren bazkideek mugaz gaindiko azpiegitura-sarea sortu dute, desgaitasuna dutenak mugaz gaindiko lurraldeetako kulturara hobeki iritsi ahal izan daitezen diseinaturik. Donejakue bideari lotutako sarea da, eta lankidetza emanen du irisgarritasun “materialaren” (higiezinen eta higigarrien banaketa) zein “immaterialaren” (desgaitasuna duten pertsonek erabiltzeko diseinaturiko museo- eta bizipen-soluzio berritzaileak) inguruan.

Leku horiek edozeinendako zabalik daude, eta egokitutako leku guztien berri ematen dute, desgaitasuna dutenek ere izan dezaten aukera mugaz gaindiko sare honek eskaintzen duen esperientziaz gozatzeko.

Jacob@ccess-ek nortasun bat partekatzen du, mugaz gaindiko sarearen elkarren arteko kudeaketa gauzatzen duten eszenografia eta ekintza amankomunek osatua. Desgaitasuna dutenak gogoetaren erdigunean kokatuz, proiektuak dimentsio unibertsala hartzen du.

Gizartearen kohesioari eta desgaitasunaren presentzia sozialari laguntzen dio mugaz gaindiko herrialdeetan. Proiektuen emaitzek eraginda, lurraldeek erakargarritasun handiagoa izanen dute, eta horrek inpaktu positiboa ekarriko du enpleguan eta zerbitzu publikoek pertsona horiei emandako laguntzan.

Jacob@ccess proiektua bigarren geratu zen RegioStars 2019 sariketan Bruselan, «desberdinkeriaren eta pobreziaren kontrako borroka» kategorian.

Saria mugaz gaindiko elkarlaneko Europako proiektuei ematen zaie, eta proiektu hau finalista izan zen aukeratutako 199 ekimenen artean.

HELBURUAK

— Mugaz gaindiko lankidetza indartzea lurralde entitateen eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten erakundeen artean, eta kultur zentro baten eredua sortzea, erabat irisgarria desgaitasunak dituztenentzat, denboran iraunen duena eta beste eskualdeetara eraman ahalko dena

— Laguntza ematea desgaitasuna dutenei hobeki gizarteratzen lagunduko dieten azpiegiturak martxan jartzen

— Gizarteratzeko ekimen berriak sustatzea desgaitasuna duten pertsonentzat

— Lurralde-estrategia partekatua garatzea horren bidez Donejakue bideak gurutzatzen dituzten mugaz gaindiko lurraldeetako kultura eta ondarearen interpretazio-zentroen kudeaketarako.

— Mugaz gaindiko komunikazio partekatua garatzea, informazioa eman eta sentsibilizazioa eta hedapena egiteko desgaitasuna duten pertsonek mugaz gaindiko lurraldeko zerbitzu publikoetara, osasun zerbitzuetara zein kultur zerbitzuetara duten sarbideei buruz.

— Desgaitasunaren ordezkaritza soziala sustatzea, bai eta desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari laguntzea mugaz gaindiko lurraldean.

Ayuntamiento de JACA
Ayuntamiento de PAMPLONA
COMMUNAUTE D'AGGLOMERATION PAYS BASQUE
VALENTIA
KOINE AEQUALITAS
E.V.A.H.
Skip to content