Valentia Martillué erromesendako aterpetxea
Aisialdi egokitua garapenerako funtsezko alderdi gisa
Donejakue bidean irisgarritasun unibertsala duen lehenengo erromesendako aterpetxea
Argibide praktikoak
-
Jakako errepidea – Sabiñánigo, z.g., Martillué (Huesca)
-
Tel.: (+34) 974 36 48 97
Jacob@ccess Europako proiektuan sartutako azpiegitura hau Valentiaren instalazioetan dago, Martilluén (Jakatik 11 kilometrora).
Aterpetxe hau sortu da edozein motatako desgaitasuna dutenek Donejakue bidearekin eta inguruarekin gozatu ahal izaten dezaten, Aragoiko Pirinioen inguruetan.
Solairu bakarreko aterpetxea da, eta desgaitasuna duten 12 lagunendako ostatua eskaintzen du; horiek aukera izanen dute Donejakue bidearen esperientzia bizitzeko erosotasun eta zerbitzu egokitu guztiekin.
- Eraikinak bi gela ditu, bakoitza sei plazarekin, harrera gune txiki bat amankomuneko eremu batekin, bi komun egokitu, beila gela bat komunarekin eta instalazioen gela bat.
- Irisgarritasun kognitiboa bermatzeko, ARASAAC Komunikazio Handigarri eta Alternatiboaren Aragoiko Atariaren piktogramak edo irudiak jarri dira.
- Komunikazio-sistema honek helburu du desgaitasuna duten pertsona askoren komunikazioa eta hizkuntza-gaitasuna handitzea edo horretarako zailtasunak konpentsatzea.