Ultreia Iruña

Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

Ultreia Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroak hiriaren historia eta honek Donejakue Bidearekin duen harremana aurkezten dizkigu baliabide interaktiboen eta ikus-entzunezkoen bitartez. Irisgarritasun unibertsaleko zentroa da, publiko ororendako egokitua.

Argibide praktikoak

 

  • Helbidea: Kale Nagusia, 20. Iruña

  • Telefonoa: (+34) 948 420 705

  • e-maila: ultreia@pamplona.es

  • Bisita. Prezioa: doan. Iraupena: 45 minutu

  • Gehieneko edukiera: 12* pertsona (*Covid-ari lotutako edukiera)

  • Audiogiden bidezko bisita

  • Hizkuntzak: gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa. Taldeentzako, aldez aurretik erreserba egin behar da.

​1. eremua: Sarrera eta harrera-lekua

2. eremua: Jacob@ccess

Interaktibo honetan kontsultagai dago Santiagorako bidean Iruñetik igarotzen diren erromesbideen inguruko informazioa, bide horien irisgarritasun-ezaugarriak azpimarratuta. Interaktiboak Iruña inguruan dauden etapak erakusten ditu, bertako toki nabarmenak eta espazio irisgarriak, 200 kilometroko tartean.

3. eremua: Iruña, bidean lehena

Toki aipagarriei, tradizioei eta gastronomiari lotutako edukiak, Iruñean XIII. mendeko erromes batek aurkitzen zuenak eta gaur egungo batek aurki dezakeena konparatuz.

4. eremua: Iruña, bidegurutzea

Eremu honek Iruñearen sorreraren historia katramilatsu eta aberatsa agertzen du. Hiriaren historian sakondu eta mendeetan zehar nola garatu zen kontatzen du, Donejakue bideak betidanik garapen horretan izan duen paper erabakigarria azpimarratuz.

5. eremua: Izarren bidea

Gaika antolatuta, bisitaria bidearen esperientzia historikoan murgiltzen du, XV. mende hasierako lehen hamarkadetara eramanez: Nafarroako Erresumaren gorengo garaia eta bidearen Erdi Aroko garaiko azken unea. Eta denboran egindako bidaia hori juglare itsu baten eskutik egiten da, XV. mendean Nafarroako erregearen esanetara lan egin zuela dakigun pertsonaia historikoa: Arnaut Guillén de Ursúa juglarea.

Iruña eta Donejakue bidea

Nafarroako errege-erreginek modu erabakigarrian lagundu zuten Donejakue Bidea finkatzen. Antso III.a Nagusia (1004-1035) erregeak Errioxako lautadarantz bideratu zuen erromesbidea. Hala berak nola haren oinordekoek bidea sustatu zuten, eta erromesak babesteko lehenengo neurriak hartu zituzten: ibiltariendako zerbitzuak zituzten biziguneen sorrera erraztea eta ospitaleen nahiz monasterioen eraikuntza sustatzea.

Populatzaile gehiago iristearekin batera, arte erromanikoa loratu eta eragin klunitarra iritsi zen. XII. mendean, Aymeric Picaud-ek Donejakue Bideko lehen gidatzat hartzen dena idatzi zuen, Codex Calixtinusa, eta bertan ibilbidea zehazten da zehatz-mehatz.

Aldi batez goia jo ondoren, XVI. mendean bideak arriskutsu bihurtu ziren. Izurri beltzak eta erlijio-gerrek Europa txikitu zuten, eta azken horiek, halaber, protestantismoa ekarri zuten. XIX. mendean, León XIII.a Aita Santuak, bulda baten bidez, Santiago de Compostelan dagoen Santiago apostoluaren hilobiaren egiazkotasuna berretsi zuen. Nolanahi ere, bidearen berpiztea XX. mendean eman zen, batez ere 70eko hamarkadan. Donejakue Bidearen lagunen elkarteak sortu ziren, Europako Lehenengo Kultur Ibilbidea (1987) izendatu zuten, baita Gizateriaren Ondare (1993) ere. Horiek guztiek bultzada handia eman zioten.

ULTREIA
Iruña

OSTAVALS
Oztibarre

 

Jakako Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

Valentia Martillué erromesendako aterpetxea

Ayuntamiento de JACA
Ayuntamiento de PAMPLONA
COMMUNAUTE D'AGGLOMERATION PAYS BASQUE
VALENTIA
KOINE AEQUALITAS
E.V.A.H.
Skip to content