OZTIBARRE
Donejakueko paisaia eta ondareari balioa emateko zentroa
Donejakueko paisaiari eta ondareari balioa emateko Oztibarreko zentro bat da, nekazaritza eta gastronomiarako espazioa, bai eta tokiko produktuak sustatzekoa ere; halaber, desgaitasunak dituzten helduendako harrera-zentro bat da, EVAH elkarteak kudeatua.
Oztibarre
JACOB@CCESS proiektuak guztioi eman nahi die sarrera Donejakue bideak ibiltzen dituen lurralde guztien ondarera. Jakan zein Iruñean egindakoekin alderatuta, Oztibarreko OSTAVALS proiektua nekazaritza-lurralde batean dago, eta ondare bizi hori, laborantza jasangarriari eta kalitatezkoari emandako paisaia horiek eskaini nahi dizkio Ostavalsek bisitariei.
Lurraldea
Oztibarre, Garaziren eta Amikuzeren arteko trantsizio-eskualdea, mugarri garrantzitsua da Donejakue bidean, Arlesetik, Le Puy-en-Velay eta Toursetik iristen diren erromesen topaleku.
Erdi Aroan, X. mendetik, Oztibarre erreferentzia-leku izan da bertatik erromesak pasatzen zirelako Santiagora bidean. Hiru Donejakue bide handik, Tours, Vézelay eta Le Puy-en-Velay-etik datozenak, bat egiten dute Oztibarren, bertan bat egiteko Pirinioetarantz doan ibilbide bakarrean.
Proiekturako aukeratutako izena, Ostavals, Izura-Ostabat izendatzeko erabiltzen zen izena zen nafar erromantzez, hau da, nafar-aragoieraren aldaera bat; aldaera hori gaur egun desagertua dago, baina X. eta XVII. mendeak bitarte hitz egiten zen Nafar erdialde eta hegoaldean.
JACOB@CCESS-eko kideek bezala, Ostavals-ek nahi du UNESCOk sailkatutako ondare hori balorizatu eta guztiendako irisgarri izatea. Arüetik Izurara daraman 22 km-ko GR65-aren tartea UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Donejakue Bideko 7 etapetako bat da. Helburua da bateratzea tarte horiek munduko ondare izendatzeko orduan nagusi izan den unibertsaltasun-printzipioa eta guztiak irisgarri egitera jotzen duen ikusmolde unibertsala, irisgarriak guztientzat eta batez ere zailtasun bereziak dituztenentzat.

Gaur egun, Izura-Asmek 200 biztanle ditu. Komunitate honen dinamismoa osatzen dute Ossau-Irati jatorri deituraren, Idoki kalitate markaren (landa eremuan enplegua eta ustiategi txikiak mantentzeko) eta B.L.E. elkartearen gizarte egoitzek (erdigunean daude), etorkizunean nekazari izanen direnendako prestakuntza zentro batek eta AFOG delakoak (nekazariei kontabilitatean laguntzeko egitura).
Ostavals-ek nekazaritza-ondareari balioa eman nahi dio, proiektua baino are dinamikoagoa den nekazaritza horrek markatutako paisaiei. Ostavals-en baitan, paisaia baloratzeko zentro batek aukera emanen du UNESCOk sailkatutako paisaia erreal guztiak ezagutzeko ikerlari eta paisajisten talde batekin egindako eszenografia landu baten bidez, eskualdeko nekazari askoren testigantzak oinarri hartuta. Jatetxe bat ere egonen da, tokiko produktuak ezagutzeko.
Ostavals-eko zentroarekin batera, aterpe inklusibo bat eraikitzea aurreikusi da, EVAH Elkarteak kudeatua; hogei egoiliar inguru hartuko dituen etxe bat izanen da.
Aurreikusitakoaren arabera, Ostavals 2023. urtearen hasieran irekiko da.
Paisaiari eta Donejakue bidearen ondareari balioa emateko zentro bat, nekazaritzakoa eta gastronomikoa, Oztibarren, Jacob@ccess mugaz gaindiko sarean sartua, POCTEFAk kofinantzatua, Donejakue bidearen ondarera sartu nahi duten erromes eta publiko guztiei aukera ematen diena honako hauetarako:
- Zeharkatzen ari diren paisaiei buruz eta horiek moldatzen duten nekazaritzari buruz ikasi,
- nekazarien eguneroko bizitza eta horien ekintzek paisaien sorreran duten eraginak ulertzea,
- lurraldea eta paisaia, nekazaritza eta elikadura/gastronomiaren arteko lotura ulertzea, Oztibarreko Donejakueko oinordetza ezagutzea,
- tokiko produktuak ezagutzea.

Sukaldaritzarako eta tokiko produktu gastronomikoak sustatzeko espazio bat (POCTEFAtik kanpo)

Desgaitasuna duten helduendako abegi-zentro bat, Jacob@ccess-en laguntzailea den EVAH elkarteak kudeatua; (POCTEFAtik kanpo).