Jakako Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

Zentro egokituak modu birtualean birsortuko ditu Donejakue bideko mugarri nagusiak…

Zentro egokituak enfasi berezia jarriko du erromesek Bidea ibiltzean bizi dituzten esperientzietan…

Argibide praktikoak

Helbidea: Ramiro I. kalea, 31. Jaka

Don Valero etxeko beheko solairuan egonen da, Donejakue bidearekin loturiko gainerako instalazioetarako utziko den eraikineko gainerako lekuetatik independente.

Lehenengo solairuak sarrera independentea izanen du, eta bertan proiektatutakoaren arabera dokumentazio digitaleko zentroa eta Udalerrien Elkartearen egoitza egonen dira. Bestalde, teilatu azpiko solairuan erakusketa-gela bat antolatzea aurreikusi da.

Eraikineko espazio guztiak irisgarriak izanen dira, eta interpretazio zentroaren funtzioaren osagarri, bertan aukera emateko Donejakue bidearen inguruko dibulgazio, erakusketa eta ilustrazio jarduerak egin ahal izateko.

«Casa Don Valero» etxea Udalari eman zioten oinordetzan jabe zaharrek, Juliana Pétriz hil zenean, bertan hiriarendako museo bat egin zezaten. Beheko solairuan Interpretazio Zentroa egitea proiektuaren lehen fasea da; bigarrenean, bulegoak eginen dira lehen solairuan, eta hirugarrenean, teilatu azpiko erakusketa-gela egonen da.

ULTREIA
Iruña

OSTAVALS
Oztibarre

 

Jakako Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

Valentia Martillué erromesendako aterpetxea

Ayuntamiento de JACA
Ayuntamiento de PAMPLONA
COMMUNAUTE D'AGGLOMERATION PAYS BASQUE
VALENTIA
KOINE AEQUALITAS
E.V.A.H.
Skip to content