BAZKIDEAK

JACOB@CCESS – Mugaz gaindiko sarea, Donejakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea irisgarriak izan daitezen desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

AYUNTAMIENTO DE JACA
Jakako Udala

Jaka Donejakue bide frantsesean, Somporteko mendatea gurutzatu eta gero, Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteko egoitza da, eta aitzindaria Espainian Bidea sustatzen.

1987an, Donejakue Bidearen Nazioarteko I. Kongresua antolatu eta sustatu zuen, eta hori izan zen Donejakue Bidearen Lagunen Espainiako Federazioaren hazia. Gainera, kongresu horretan zenbait gairi buruzko oinarriak ezarri ziren: erromesendako arreta, egiaztagiria (“Erromesaren txartela” kasu), aterpeen beharra, ibiltariak gidatzen dituzten Bideko seinaleak (gezi horia), eta Bidea biziberritzeko funtsezkoak izan ziren bestelako kontu batzuk.

Antso Ramírez erregeak Donejakue Bideko lehenengo hiri eta Aragoiko erresumaren hiriburu bilakatu zuen, eta XI. mendearen bigarren erdialdean San Pedro katedrala eraiki zen —espainiar erromanikoaren eraikin adierazgarrienetako bat—, eta Donejakue Bidean duen kokalekua eta kokapen geografikoak direla-eta kanpoko merkataritzarako leku garrantzitsua bilakatu zen. Lehenengo uneetatik, Jakan eskulangileen eta merkatarien auzoa izan zen erromesei zerbitzua emateko, Barrio de Santiago deiturikoa, bai eta Santuaren omenezko eliza bat, 1089. urtean Pedro apezpikuaren aginduz eraikia ermita zahar baten gainean.

Donejakue Bidearen Interpretazio Zentro Irisgarriak aukera emanen du Donejakue bidearen kultura eta ibarra aberastea elkartzeko, Somportetik Jakaraino, Bidetik eratorritako merkataritzari esker, baina, batez ere, Pirinioaren bi isurien arteko lotura izanen da berriz ere irisgarritasunaren bitartez; hori guztia Martillué-ko Aterpetxe Irisgarriari ezinbestean lotuta.

https://visitjaca.es/

KOINE-AEQUALITAS
Iruñeko Udala

Iruña hiria, 201. 653 biztanlerekin eta Iberiar penintsularen iparraldean, Nafarroako Foru Komunitatearen hiriburua eta erdigunea dugu.

Bertako tradizioek, gastronomiak, ondareak eta historiak egiten dute ezagun. Iruñeak lotura berezia du Donejakue bidearekin. Izan ere, bide frantseseko lehenengo hiria da eta erromes askok bertan geldialdia egiten dute hiriko berdeguneekin gozatzeko, bai eta harresien xarma bereziarekin eta bertako Zitadelarekin ere, Europan hobekien gordetako multzo militar errenazentistetako bat osatzen baitute. 

www.pamplona.es/turismo

COMMUNAUTE D'AGGLOMERATION PAYS BASQUE
Euskal Hirigune Elkargoa

Euskal Hirigune Elkargoa 2017an osatu zen, Euskal Herriko 10 interkomunitateren bat egitearen ondoren (Euskal Kostaldea – Aturri, Hego Lapurdi, Errobi Aturri, Bidaxuneko lurraldea, Garazi-Baigorri, Errobi, Iholdi-Oztibarre, Hazparne, Amikuze, Zuberoa).

158 udalerrik eta 310.000 biztanlek osatua, hainbat arloren arduraduna da, besteak beste, lurralde estrategia, garapena eta etxebizitza; garapen ekonomikoa; hizkuntza eta kultur politikak; ura, itsasertzak eta bitarteko naturalak; euskal mendia; mugikortasuna; hondakinen prebentzioa, bilketa eta sailkapena; trantsizio ekologiko eta energetikoa; Europa eta mugaz gaindiko elkarlana; gizarte kohesioa, tokiko ekipamenduak.

www.communaute-paysbasque.fr

VALENTIA
Valentia

Valentia (lehen Atades Huesca) elkarteak desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna dutenen eta horien senitartekoen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin egiten du lan, Huescako probintzian.

Valentia zentroen sarea Huescako probintzia osoan barna dago, desgaitasun intelektuala duten 500 pertsona baino gehiagori beharrezko laguntza emateko.

Etxebizitzak, prestakuntzak, aisialdiak eta osasun laguntzak ixten dute bizitza betea ahalbidetzen duen garapena bermatzen duen zirkulua.

valentiahuesca.org

KOINE-AEQUALITAS
KOINE AEQUALITAS Fundazioa

Irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua, helburu duena desgaitasuna duten zein gizarte bazterkeriaren arriskuan dauden pertsonen eskubideak sustatzea.

Irabazi-asmorik gabeko entitate pribatua gara, egoitza Nafarroan dugu eta 2002. urtetik ari gara lanean, diziplina anitzeko ikuspegitik abiatuta, herritarren eta batez ere desgaitasun, dependentzia edota gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea, garapen soziala eta aukera berdintasuna hobetzeko helburuz.
Hona hemen gure lan ildo nagusiak:

  1. Garapen soziala sustatzea
  2. Prestakuntza eta enplegua sustatzea
  3. Ikerketa eta bizi kalitatea
  4. Aukera berdintasunak sustatzea
  5. Gizarte zerbitzuak unibertsalizatzea eta horien kalitatea bermatzea

www.koine-aequalitas.org

E.V.A.H
E.V.A.H

E.V.A.H. – Espace de Vie pour Adultes Handicapés – irabazi-asmorik gabeko elkartea da, helburu duena desgaitasuna dutenek aitortuta dituzten eskubideak bermatzea, horien autonomia garatzea, gizarteratzea hobetzea eta herritar gisa dituzten eskubideak egikaritzeko aukera ematea (gizarteratzea eta komunitatearen bizitzan parte hartzea).

Gaur egun, elkarteak medikalizatu gabeko erresidentzia bat (EANM) kudeatzen du, eremu administratibo bat eta familiarrak eta tamaina gizatiarrekoak diren hiru “elkarbizitza espazio” dituena, Baionan, Urruñan eta Hazparnen.

Pertsonen beharrei hobeki erantzuteko, E.V.A.H. Elkarteak harrera egiteko formulak dibertsifikatu nahi ditu, eta elkarbizitza espazio berri bat sortu Izura-Azmen, habitat barneratzaileko politiketan sartuta. Proiektu hau “Ostavals” izeneko beste programa zabalago baten parte da, “Jacob@cccess” mugaz gaindiko proiektua Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programan sartuta.

www.evah64.fr ·instagram.com/evah.64

ULTREIA
Iruña

OSTAVALS
Oztibarre

 

Jakako Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa

Valentia Martillué erromesendako aterpetxea

Ayuntamiento de JACA
Ayuntamiento de PAMPLONA
COMMUNAUTE D'AGGLOMERATION PAYS BASQUE
VALENTIA
KOINE AEQUALITAS
E.V.A.H.
Skip to content